Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Salaketa"

Comparte este contenido
  • "Salaketa"
  • "Salaketa"
  • "Salaketa"

"Café Bar Bilbao" Teatro Laburreko Saria 2019.

Sinopsia

Antzezlan honek asko du absurdotik. Abiapuntua bera, nahiko absurdoa da: pertsona bat salaketa bat jartzera doa igarle batek esan ziona ez delako bete.

Egoera sinple horretatik abiatuta, salaketa jartzera joan denaren eta hari harrera egin dion justizia administrazioko langilearen arteko elkarrizketa da gidoiak hartzen duena. Bai bata eta bai besteak salaketa jartzea, arrazoia, jokabideak... absurdora eramaten dituzte, mila ergelkeriatan katramilatzen dira.

Gidoi umoretsu, ironiatik eta absurdotik asko duena eta gure buruari barre egiteko aukera ematen duena.

Gizarte honetan gauza batzuen inguruan nahiko zabalduak dauden usteak eta klitxeak ere azaleratzen dira. Izan ere, absurdoaren antzerki honek kritikatik ere badu: sistema judiziala, fedeak, jendeak zertan sinisten duen edo zertan sinetsi nahi duen...

Fitxa

  • Testua: Goiatz Labandibar Arbelaitz
  • Antzezleak: Mikel Martinez, Gaizka Chamizo
  • Adaptazioa eta zuzendaritza: Mikel Martinez
  • Iraupena: 18 minutu

Euskadi, bien comn