"Rita"

Eduki hau partekatu
  • "Rita"
  • "Rita"
  • "Rita"
  • "Rita"
  • "Rita"
  • "Rita"

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat.

Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Willy Rusell
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza
  • Eszenografia diseinua: Asier Sancho
  • Jantzi diseinua: Cristina Martinez
  • Argi diseinua: Julen Zaballa
  • Musika: Audionetwork
  • Argazkiak: David Vicente
  • Zuzendaritza teknikoa: Josean Jaramago
  • Errealizazio eszenografikoa: Escénica integral
  • Argi eta soinu teknikaria: Mikel Landa, Alfredo Medina 
  • Ekoizpen exekutiboa: Martin Aguirre

ren iruzkina

Txalo Produkzioak konpainiaren komedia erromantiko honetan, bi mundu ustez kontrajarriren arteko talka aurkeztuko zaigu, azkenerako elkarren osagarri bihurtuko badira ere.

Hain zuzen ere bi pertsonaien arteko kontrasteak sorrarazten du umorea. Joseba Apaolaza alkoholetan galdutako unibertsitate-irakaslea da, hezkuntza-sistemarekin eta bere bizitzarekin ere etsita dagoena. Aitziber Garmendia, aldiz, kultura gutxiko neska bizizale eta lotsagabea da, ikastea eta «kulturaz janztea» dituena gurari.

Batak bestearengan duen eraginak zer nola aldatuko dituen ikusiko dugu.



Euskadi, auzolana