"Go!azen 5.0"

Eduki hau partekatu
  • "Go!azen 5.0"
  • "Go!azen 5.0"

Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulertuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek… Markelek Markel izaten jarraitu zuen. Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela.

Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak. Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

FITXA TEKNIKOA:

Egilea: Pausoka

Zuzendaria: Idoia Uranga

Antzezleak: Asier Burgete, Iker Villa, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Maria Redondo, Itziar Urretabizkaia

Ekoizpena: Pausoka

ren iruzkina

Haur-nerabe antzerki musikala. Adin gomendatua, 5 urtetik aurrera. Formatu ertain/handia. Telebistan hainbeste jarraitzaile dituen seriea oholtza gainean hirugarren aldiz ikusteko aukera.

Pertsonaia ezagunak berriz topo egiten dute Basakabin udara pasatzen,eta sortzen dira gaizki-ulertuak, ezin ikusiak,..Amaia, Zuzen berriaren maitasun istorioan oztopo izango da Eli eta Zuriren arteko tira-bira?

Ander eta Julenek topatuko dute ezberdintasunetik elkar ulertzea? .. eta Markelek lortuko ote Basakabiko kide kuttun izateko bidea? Guztia gaztetxoek hain maite dituzten abesti ezagunekin jantzita.


Pausoka

Euskadi, auzolana