"Encuentros"

Edukia hau partekatu
  • "Encuentros"

Jende artean galduta, nire hanketan geratutako adarren marrazkia begiratzen dut. Nire edalontzia bete eta nire isladari bueltatzen diot begirada. Errealitate paralelo bat irudikatzen dut, non figura horrek beste erabaki bat hartu duen oraingoan. Likidoa bota dut disimuloz, eta marrazkiak formaz aldatu du berriz ere. Kopa jaitsi eta hasiera puntu berean ikusten dut nire burua. Zein izango da erabaki zuzena? Agian momenturik onena da itsasaldiak ni neu eramaten uzteko.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Denis Dantacana Maiztegui
  • Zuzendaritza: Denis Dantacana Maiztegui eta Victor Fernandez Gonzalez
  • Koreografia: Denis Dantacana Maiztegui
  • Dantzariak: Denis Dantacana Maiztegui eta Victor Fernandez Gonzalez

ren iruzkina

Ikuskizun honetan, Víctor Fernández dantzariarekin batera, dinamikak, espazio-denbora eta antzerki-izaera muga eta aurreiritzi estilistikorik gabe tratatzeko teknika eta moduen nahasketa bat eskaintzen du Denis Santacanak. “Encuentros” obra behin eta berriz errepikatutako eraikuntzaren, atsedenaren, gogoetaren eta dekonstrukzioaren emaitza da. Bi hizkuntzak osatzen dituzten elementuei eta asmo dramatiko bat gauzatzeko aurkitutako tresnen erabilerari buruzko gogoeta sakonago baten bila itxuraz naturalki sortzen den orotatik ihes egitearen emaitza.

Prozesuaren beste berezitasun bat koreografiaren eta musika-konposizioaren arteko baterako lana da; dantza garaikidearen eta flamenkoaren bat-egitean sakontzen dute. Proposamen apala, baina oso ongi landua.


Denis Santacana

  • Egileak Denis Santacana
  • KonpainiaDenis Santacana
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2018
  • Info Gehiago
Euskadi, auzolana