"M I C R O C L I M A T E"

Edukia hau partekatu
  • "M I C R O C L I M A T E"
  • "M I C R O C L I M A T E"
    Argazkiaren egilea: Etanowski (www.etanowski.com). Iturria: Lasala (www.lasala-lasala.com)
  • "M I C R O C L I M A T E"
    Argazkiaren egilea: Etanowski (www.etanowski.com). Iturria: Lasala (www.lasala-lasala.com)
  • "M I C R O C L I M A T E"

Gure mundua, nire mundua, garbia, ederra, bakarra.

Pertsona bakoitza errealitate arrunt batean bizi da eta, aldi berean, patroi eta prozesu atmosferiko pertsonalak bereizgarriak egiten dituzten mikro mundu txikietan.

M I C R O C L I M A T En, oihartzunaren zirrararen bitartez, giro paregabe eta pertsonala sortzen da, ilunean gozamena eta begiratzeari gonbidatzen duena.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
  • Laguntzailea: Rubén Albelda
  • Dantzariak: Rubén Albelda, Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra, Rafke Van Houplines
  • Argiztapenaren diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantzien diseinua: Xabier Mujika, Kionita-Nuria Viso Bastarrika
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel, Deep Frieze, Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic, Marika Hackman, Thomas Köner
  • Produktore eragilea: Jaione Uzarraga
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
  • Argazkigintza eta bideoa: Etanowski 
  • Bideoa: Raquel Rodríguez
  • Konpainia: Lasala
  • Harremanetarako: lasalart@gmail.com

ren iruzkina

Judith Argomaniz gipuzkoar koreografoaren sorkuntza berriak ez gaitu hotz utziko. “Now” izeneko aurreko ikuskizunean formatu ertain-handirako urratsa eman ostean, Judithek beste ikuskizun bat sortu du zazpi dantzarirentzat eta zazpi figuranterentzat.

Hartan, istorioaren narratiba ez da garrantzitsua, sortzen diren giro desberdinak baizik. Taularatzea askotarikoa eta ibilbidekoa da. Kalean hasi eta atondoan jarraitzen du, eta, ondoren, beste bi eremutan garatzen da, eremu eszenikoan: Egiako agertokian eta harmailarik gabeko eremuan.

Hantxe gauzatzen da pieza, neurri handi batean, ikusleak inguruan daudela. Artistaren hitzen arabera, piezak hau adierazi nahi du: «Gure mundua, nire mundua, garbia, ederra, paregabea. Gizabanako bakoitza errealitate komun batean bizi da, eta, aldi berean, giro-eredu eta -prozesu pertsonalen bidez sortutako mikromundu txikietan.

M I C R O C L I M A T E antzezlanean, giro bakarra eta pertsonala sortzen da. Bertan, ainubean lortzen da plazera, eta emozioaren oihartzunaren bidez kontenplazioaz gozatzeko gonbita egiten zaio ikusleari».

Eta, egia esan, lortu egiten du. Betiere, kalitatearekin eta xehetasun guztietan arreta handia jarriz, konpainia honetan ohikoa denez: koreografian, musikan, argiztapenean…

Lan handia egin dute, azken finean, eta haien hurrengo erronka italiar erako eremuetara egokitzea izango da, bira egin ahal izateko.


Lasala

Euskadi, auzolana