MDV Danza

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • MDV Danza

MDV danza Mikel del Valle euskal dantzari eta koreografoak zuzendutako konpainia da. Mikel del Valle Espainiako dantza-gune guztietan izan da, lehen dantzari, eta ondoren koreografo.

Hasieran, dantza klasikoa hasi zen ikasten, baina, gero, dantza garaikidera jo zuen; horri esker, dantzari moldakorra da gaur egun.

Koreografo handiekin egin du lan, hala nola Ruben Olmo, Ramon Oller, Lucia Lacarra, Blanca Li eta Johan Inguer-ekin.

Koreografo gisa, pieza hauek dira nabarmentzekoak: “Tute contra Verdi”, Edinburgheko Fringe jaialdirako, eta “Quédate mis tetas y devuélveme mi dignidad”. Lehen ballet garaikide gisa, honako hauek aipatu behar dira: “Un vasco en Sevilla”, Arriaga Antzokiak produzitua, eta “Fundiendo el Hierro” kaleko pieza. 

Sariak:

  •  Koreografiarik onenaren saria, Sevillako koreografia-lehiaketan.
  •  Gizonezko dantzaririk onenaren saria, Alcobendasko ADAE koreografia-lehiaketan (Madril).
  •  Finalista, Madrilgo Espainiar Dantza eta Flamenkoko Koreografia Lehiaketan.

Euskadi, auzolana