Kanpai

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Kanpai

Natalia De Miguel eta Jorge Jauregui dantzariek sortu zuten Kanpai, 2016an, bakoitzak bere ibilbide profesionala Londres, Beirut eta Bruselako zenbait konpainiatan garatu ondoren Bilbon elkartu zirenean.

Natalia, The Place dantza-akademian graduatu eta Libanon lan egin ondoren, PUNCHDRUNK konpainian izan zen, eta The dronwed man ikuskizun txalotuan hartu zuen parte.

Jorge Jaureguik, berriz, prestakuntza autodidakta du. Zenbait konpainiatan jardun du eta bere lan eszenikoa ere garatu du 2001az geroztik. Zazpi urtean, Wim Vandekeybus-en ULTIMAVEZ konpainiako kidea izan da.

Gure diziplina dantza garaikidea da. Irizpide koreografiko eta estetikoa izateaz gain, gure lehentasuna mugimenduaren bidez ideia, zirrara eta sentimenduak komunikatzea da, eta ikusleekin emozio-mailan konektatzea.

Gure ustez, gorputzak barne-poetika eta ahalmen adierazkorra dauzka, gure imajinarioen kanal katalizatzaile gisa erabiltzen ditugunak. Irudiaren ahalmen iradokitzailean oinarritzen gara gure lanean, gorputza sorkuntzarako tresna moduan erabiliz.

Ikusle bakoitzari modu desberdinean eragiten dioten irudi biziak sortzen ditugu, nor bere interpretazioa egitera gonbidatuz. Azken batean, ikusleek pertsonaien egoerak sentitzea eta konpromiso handiagoarekin parte hartzea nahi dugu gure arte-esperientzien bidez.


Euskadi, auzolana