Bederen 1

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Bederen 1

Bederen1 antzerki taldea 1.983an jaio zen. Antzertiko lehen promozioko aktoreez osatuta. Gure Herria, Erreleboa, Jacques eta nagusia... Garaiko erreferenteetako bat izan zen. Gero taldea desegin egin zen. Duela urte batzuk Inazio Tolosa eta Patxi Santamaria aktoreek berriz ekitea erabaki zuten. Urte batzuk formatu txikiko ikuskizunak egin ditu; Oteiza, Ahulkiak-Harkaitz Canorekin-, Errusiar gaua besteak beste. Aktibo Toxikoa ikuskizunaren ondoren, AM classics salako ikuskizuna berriki estreinatu dute.

AM classics ikuskizunarekin aretoetara itzultzen da Bederen1. Komedia musikal bat da AM classics, Antxon Sarasua musikariak eta Pat xi Santamaria aktoreak antzesten duten komedia. Helduentzat, familiarra. Pianista ezagun batek kontzertu bat emango du. Antzokiko tramoia azaltzen da eta dena aldrebesten du. Antzerki musikal eta jestuala, non testu bakarrak, My Way abestia (Harkaitz Canok euskeratua) eta "Zergatik daude antzokiak hutsak" Karl Valentinen bakarrizketa jeniala. 


  • LekuaAritzbatalde enparantza 5 1-D - Zarautz 20800
  • Telefonoa656719256
  • Emailaxipas@outlook.com
Euskadi, auzolana