Hika Teatroa

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Hika Teatroa

Antzerki garaikidea, kontzeptuan eta poetikan oinarritua. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen du konpainia. Bere antzezlan eta lan guztietan emakumearen begirada, izaera eta izana oso presente dago. HIKAren hainbat antzerki testu berak idatziak ditu Arantxa Iturbe idazlearekin batera. Bi emakume hauek asmatu dute historia hunkigarriak bezain krudelak eraikitzen. Ikuslea hasiera hasieratik begiz eta belarriz harrapatzen dutenak. Barrenak astinduz ikuslea hausnarketara gonbidatzen dutenak.

HIKA euskal antzerkia da. Bere sormen guztiak euskaraz jaio eta bizi dira. Baikoitzaren bigarren bertsioa, gaztelaniazkoa, alegia, estatuko merkatuan zabaltzeko asmoz eraikitzen da.


Euskadi, auzolana