Aukeran Dantza Konpainia

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Aukeran Dantza Konpainia
  • Aukeran Dantza Konpainia
  • Aukeran Dantza Konpainia
  • Aukeran Dantza Konpainia

Aukeran DK Donostian 1997 urtean sortzen da Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta proposamen berritzaileak gauzatu dituzte hainbat ikuskizunetan: dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak.

2001 urtean ”Sutargi” ikuskizunarekin aurkezten dira. Euskadin, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Murtzian eta Frantzian bira egiten dute; 2003ko udan Donostiako Kursaalen bigarren kreazioa estreinatzen dute, “Izena duen guztia omen da, lan honekin dantza konpainia egonkor gisa finkatzen da; 2006ko Uztailean Donostiako Antzerki feriaren barnean "Bideak" azken lana aurkezten dute, Azpeitiko antzerki topaketetan ikuslearen saria jasotzea lortuz.

2007n, konpainiaren 10.urteurrena ospatzeko aurreko hiru lan garrantzitsuenetan oinarritutako ikuskizuna eramaten dute Euskal Herriko hainbat antzokietara.

GERNIKA, mihise gaineko dantza” (2009) Donostiako VE antzokian (Dferia) estreinatzen da eta 2011n urtean EGOrekin batera Neguko Kontzertuen barne eszenaratzen dute Erkidegoko hiru hiriburutan; Ondoren, Argentina eta Uruguaien bira burutzen dute.

“Burnia” 2011 urtean estreinatua, Arriaga Antzokiaren eta Aukeran Dantza Konpainiaren arteko ekoizpena da.

2014an, “Geltokia” ikuskizuna Donostiako Dferian estreinatzen dute.

2014 eta 2015 urteetan zehar Bilboko Arriaga Antzokiak ekoiztutako “El caserio” zarzuelan aritu dira konpainiako kideak bai Oviedoko Campoamor antzokian , baita Madrilgo Teatros el Canal Antzokian.

2015ean kale ikuzkizuna “Fusioak” aurkezten dute plaza bakoitzerako neurrira sortu eta moldatutako koreografiekin. 2015eko abenduan Alos Quartet musika taldearen “Garden”lanaren aurzkezpen.

2016ko udan konpainiak Whasington-go National Mall gunean “Smithsonian Folklife Festival” jaialdian parte hartzen du.

“MAURIZIA”  (2016) Bilboko Campos Antzokian estreinatzen da Loraldiak Festibalean, publikoaren arrakasta lortuz. 2017an zehar hainbat hiri eta herrietan ikuskizunaren birarekin arituko dira.

Bestalde, aurten konpainiak bere 20.urteurrena ospatzen du eta dantzarekin lotutako hainbat ekimenak garatuko ditu.


Euskadi, auzolana