Garikoitz Mendizabal + Elene Arandia + Germán Ormazabal

Errenteria 2019(e)ko Maiatzak 23
Eduki hau partekatu
  • Garikoitz Mendizabal + Elene Arandia + Germán Ormazabal
  • Garikoitz Mendizabal + Elene Arandia + Germán Ormazabal
  • Garikoitz Mendizabal + Elene Arandia + Germán Ormazabal

Musikaste 2019ren barruan.

Garikoitz Mendizabal

Zestoan jaioa (1973). Gaur egun, txistularien artean erreferenteetako bat. Bakarlari modura Euskal Herriko Txistularien Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen 1994 eta 1996an. 2002an Errenteriako Txistulari Banden Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen Gasteizko Txistularien Udal Bandarekin.

Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan da 1997tik 2002ra. 2004ko urtarriletik Bilbaoko Udal Txistulari Banda zuzentzen du.

Prestigio handiko taldeekin aritu izan da bakarlari moduan. Hauen artean, Madrilgo Komunitateko Sinfonikoa, The Bratislava Symphony, Bartzelonako Lizeo Antzokikoa, San Petersburg State Symphony, Euskadiko, Bilboko eta Nafarroako Sinfonikoekin, Hego Korean Chun Cheon Philarmonic eta Gyonbook Philarmonic, eta Libanoko Philarmoniko orkestrekin.

Argitaratu dituen 16 diskotan estilo eta erregistro ugari eskaintzen ditu: musika klasikoa, tradizionala, antzinako musika zelta eta jazz-a.

Musikari ugarirentzako egiten ditu kolaborazioak; Korrontzi, Xabier Zabala, Aitor Furundarena, Xabi Aburruzaga, Kepa Junkera edota Carlos Nuñez besteak beste. Gaur egun KHAMI eta Alberto Urrechoren Soinuaren Bidaia proiektuan ere badabil.

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea izan da 2003tik 2010ra bitartean.

2004 ezkero Bilboko Udal Txistulari bandako zuzendaria da. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea da era berean.

Elene Arandia

1989. urtean Tolosan jaioa, abeslari autodidakta da.

Bere irudia EITBko telebista saio musikalekin lotu izan da urte luzez, estudioko musikaria da, eta hainbat diskotarako egin du lan grabaketa estudioetan, baita musikal, orkestra, film, ikus-entzunezko zein lan instituzionaletan ere. Emakunde Saria, Juantxo Zeberioren Hator, hator (2013), Behobia lasterketako 50. urteurrena (2014) edota Donostia 2016 (2014) kantu ofizialaren ahotsa izan da, besteak beste.
Hainbat urtez kantu eskolak eskaini ditu, eta egun Tenpora pop-jazz taldeko abeslaria da, 2013. urtean sortua. Lanbidea kazetaritza, itzulpengintza, komunikazioa eta musikarekin uztartzen du.

Germán Ormazabal

Piano eta akordeoiko goi mailako ikasketak burutu zituen Donostiako Musika Kontserbatorioan. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna da.

Hamar urtez Euskadiko Orkestra sinfonikoaren Zuzendari Nagusia izan zen (1995-2005). Ondoren, zazpi urtean, Ikusi enpresako Zuzendari Orokorra izan zen eta azken sei urtetan Velatia taldeko goi kargua.

.eresbil.com

Non

Euskadi, auzolana