Mice + Mirkit

Bergara 2019(e)ko Maiatzak 24
Eduki hau partekatu
  • Mice + Mirkit

Miren Narbaiza (Eibar) Napoka Iria bikoteko kidea izan zen Ander Mujikarekin batera.

Elkarrekin, bost argitalpen atera zituzten eta ehunka eszenatoki eta bizipen konpartitu zituzten, 2017an bikotea desegin zen arte. Beste talde batzuekin ere aritu izan da, besteak beste Perlak, Joseb B. Lenoir eta Dual Splitha, ahotsarekin, teklatuekin eta gitarra jotzen.

MICE Narbaizaren bakarkako proiektu berria da, eta MICE, bere lehen lana. Diskoa Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir) musikari beratarrak ekoiztu du, eta hark egin ditu konposizioen moldaketak. Zortzi pieza berezi, ibilitako bidearen erakusgarri. Giro ilunak eta tempo gozoak bizitasun eta erritmo handiagoko uneekin bat eginda, betiere ahots berezi/ berezi bat ardatz dutela.

bergara.eus

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Maiatzak 24
  • Ordutegia21.00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Plaza
    Bergara
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana