Albert Plá: "Miedo"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Abenduak 13
Eduki hau partekatu
  • Albert Plá: "Miedo"
  • Albert Plá: "Miedo"
  • Albert Plá: "Miedo"
  • Albert Plá: "Miedo"

Albert Plak bidaia kutun eta pertsonal bat proposatzen digu oraingo honetan, antzerki musikal, kontzertu edo errezitaldi teatralaren formatuan. Haurtzarotik hiltzen garenera arte, badago mamu bat, gure buruan bizi dena eta gure pentsamenduek elikatzen dutena: beldurra. Eta beldurrak sortzen dizkigun sentsazio, zirrara eta sentimenduetan barrena ibiltzen gara bizi osoan zehar.

Agertokian ohiko beldurren errepaso ironikoa egingo du Plak; norberarenganako beldurra, setiatzen gaituzten mamuak, heriotzak eragiten duen beldur ikaragarria… Bata bestearen atzetik, abestiak aletuko ditu Plak, norberaren beldurrei aurre egiteko bitarteko gisa. Eta amaitzeko, barrearen katarsia, askapena.

  • Jatorrizko ideia: Albert Pla
  • Antzezlea: Albert Pla
  • Zuzendaritza: Pepe Miravete
  • Musika eta abestiak: Albert Pla, Raul “Refree”
  • Arte diseinua: Mondogo
  • Bisualak: Nueveojos
  • Soinu espazioa: Judit Farres
  • Eszenografia: cube.bz
  • Argiztapena: Russo
  • Soinu teknikaria: Miquel Ruano
  • Bideo teknikaria: Xavier Gibert
  • Ekoizpena: Complejo Teatral

 


Non

Euskadi, auzolana