Ai Do Project + Musikene: Schubert

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Maiatzak 24
Eduki hau partekatu
  • Ai Do Project + Musikene: Schubert

Schubertiadak abiapuntutzat hartuta –hots, Vienako etxe batzuetan antolatzen ziren beilaldi informalak, non Franz Schuberten musika jotzen, poesia irakurtzen eta dantzan egiten baitzen–, Ai D? Project dantza konpainiak, MusikeneEuskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleekin batera, dantza garaikideko pieza bat sortu du sei dantzarirentzat, konpositore austriarraren figuraren eta errepertorioaren inguruan: Schubert.

Kontzertuaren lehen zatian, Musikeneko Septeto Kaiserin-ek Beethovenen Zazpikotea joko du. Kontzertuko bigarren zatian, Musikeneko ikasle diren Ignacio Araquistain-ek eta Jesús Cuesta-k, Mari Tere Balerdi gonbidatuarekin batera, Schubert konposagilearen 6 pieza labur joko dituzte. Bigarren zati honetan, Ai D? Project dantza konpaniak emaldirako sortutako koreografia eskainiko du musikariekin batera

 


Non

Euskadi, auzolana