"Partículas de luz"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Maiatzak 26
Eduki hau partekatu
  • "Partículas de luz"

Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du, Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da.

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena.

Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du.

  • Egilea eta itzulpena: Luis Elizetxea
  • Egokitzapena: Luis Elizetxea, Mireia Gabilondo, Ana Pimenta
  • Zuzendritza: Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador

Non

Euskadi, auzolana