"Miss Karaoke"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Maiatzak 31
Eduki hau partekatu
  • "Miss Karaoke"

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

«Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?». Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

Miss Karaoke antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako «Dramaturgia berriak» deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.

  • Ekoizelak: Pez Limbo y Metro Kuadrokoa
  • Antzezleak: Iñaki Ziarrusta, Javier Fernandez (Jabitxin), Marina Ortiz de Zarate, Unai Lopez de Armentia
  • Testua: Oier Gillán

 

ATX Teatroa

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana