"La caída de Bilbao"

Bilbao Ekainak 26
Eduki hau partekatu
  • "La caída de Bilbao"
    Argazkia: Sabino Arana Fundazioa

Bilboko Udalak Luis de Pablo bilbotar musikagileari obra hau konposatzeko eskatu zion 2017an, Espainiako Gerra Zibilean 1937ko ekainean Bilbo Francoren tropen esku erori zeneko 80. urteurrena zela eta. Gertaera tragiko haiek jazo zirenetik 80 urte igaro ostean, Luis de Pablok gerrako izugarrikerien aurkako obra hau sortu du, esperantzaren aldeko oda bat, EZ indartsu bat gerrari, orkestra, biolontxelo, bakarlari eta abesbatzarako kantata moduan.

Kontzertuari biolontxeloko bakartsaio batek ematen dio hasiera, frontera borrokatzera joan behar duen soldaduaren kexua bailitzan, eta San Mateoren Ebanjelioko bakezaleen aldeko gorespenek, koroak abestuta. Konposizio serio eta sakona da, gerraren eta gerrako zugarrikerien oroigarri

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

  • Zuzendaria: José Rafael Pascual- Vilaplana
  • Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
  • Biolontxeloa: Asier Polo
  • Abesbatza: Bilboko Korala
  • Zuzendaria: Enrique Azurza
  • Ekoizpena: Bilbao Musika

Non

Euskadi, auzolana