"Mendi-Mendiyan"

Bilbao 2019(e)ko ekainaren 20(e)tik 2019(e)ko ekainaren 22(e)ra
Eduki hau partekatu
  • "Mendi-Mendiyan"
  • "Mendi-Mendiyan"
  • "Mendi-Mendiyan"
  • "Mendi-Mendiyan"

Aurreko denboraldian Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberriarekin egin zuen bezalaxe, Calixto Bieitok beste erronka bati ekin dio oraingoan ere, lehen mailako euskal egile baten obra handi bat antzezlan bihurtzea erabakitzean berriz ere. José María Usandizagaren konposizio handietako bati buruz ari gara, Mendi-Mendiyan bitxi lirikoaz, eta Arriaga Antzokiaren denboraldiko produkzio handietako bat izango da.

Mendi-Mendiyan Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen, Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu eta 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian arrakasta handiarekin estreinatu zen opera. Dagoen informazioaren arabera, badirudi 1911ko maiatzaren amaieran egin zela obra horren Arriaga Antzokiko lehen emanaldia. Azken antzezpena, berriz, 1987an egin zen. Eta 2001ean, berriz, beste bertsio bat egin zen, baina kontzertu formatuan. Orain, 2018-2019 denboraldiari amaiera emateko, Calixto Bieitoren begiradatik gozatu ahalko dute ikusleek obra handi hau.

OHARRA: Ekainaren 20an estreinatuko den Mendi-Mendiyan opera kalera irtengo da bi egun geroago, ekainaren 22an, larunbatean, 19:30ean. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udalak bultzatutako ekimen horri esker, hala gura duena zuzeneko emanaldia jarraitzeko aukera emango duten bost pantaila erraldoiak instalatuko diren hiriko bost puntuetatik edozeinetara hurbildu ahal izango da. Aukeratutako lekuak honako hauek dira: Ibarrekolanda plaza, Errekalde plaza, Otxarkoagako Angela Arregui plaza, Zorrotzako pilotalekua eta Azkuna Zentroa. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Informazio gehiago, hemen

Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian.

Pastoral lirikoa hiru ekitalditan eta epilogoarekin 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian estreinatu zen

  • Musika: José María Usandizaga
  • Hitzak: José Power
  • Zuzendaritza eszenikoa: Calixto Bieito
  • Musika zuzendaritza: Erik Nielsen
  • Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea
  • Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
  • Andrea: Ausrine Stundyte
  • Txiki: Olatz Saitua
  • Joshe Mari: Mikeldi Atxalandabaso
  • Juan Cruz: Christopher Robertson
  • Kaiku: José Manuel Díaz
  • Gaizto: Gexan Etxabe

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaArriaga Antzokia
  • Data 2019(e)ko ekainaren 20(e)tik 2019(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • OrdutegiaEkainak 20 eta 22: 19:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 / 52 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana