Ballett Theater Basel: "The fools" + "This is everything" + "Day «without» night"

Bilbao Maiatzaren 24(e)tik maiatzaren 25(e)ra
Eduki hau partekatu
  • Ballett Theater Basel: "The fools" + "This is everything" + "Day «without» night"

Basileako Antzokiko Baleta, Erdialdeko Europako sorkuntza konpainia garrantzitsuenetako bat, hainbat herrialdetako lehen mailako hogeita hamar bat dantzari biltzen dituena, Arriaga Antzokira dator dantza garaikideko programa hirukoitz batekin. Oso desberdinak vaina aldi berean osagarriak diren hiru kreazio dakarzkigute.

Lehenengo obra, The fools, Londonen bizi den Hofesh Shechter israeldar koreografo txalotuarena, dantza lan zirraragarri bat da, itzalez betetako mundu batean bizirauteari buruzkoa. Energia eta intentsitatea, dantza boteretsu eta erritmikoa.

Bigarrena, This is everything, aurrekoaren antitesia da.  Bryan Arias puertorricoar koreografoa, newyorktarra adopzioz, lasaitasuna eta bene-benetako intimitatea transmititzen dituen obra batekin datorkigu, gu geu garena izanik elkarrekin egiaz, modu irekian eta babesteko beharra sentitu gabe komunikatzen garen une bakan horien bila. Sotiltasuna eta dotorezia.

Azkenik, Ballett Theater Basel-ek Day «without» night eskainiko du, Ji?í Pokorný txekiar koreografoa sortzen ari den obra (Basilean 2019ko otsailean estreinatuko da). Obra honetan, pertsiar poesiaz eta mistizismoz jantziko da Pokorný, kontrastez betetako mundu bat eta polaritatearen esentzia deskribatzeko inspirazio iturri gisa.

THE FOOLS

Koreografia, musika eta jantziak Hofesh Shechter

Música: Giuseppe Domenico Scarlatti, SergioMendes, Hofesh Shechter

Argiztapena: Hofesh Shechter, Jim French

Iraupena: 30 min.

Bernan (Suitza) estreinatua 2008an

THIS IS EVERYTHING

Koreografia eta dekoratua: Bryan Arias

Jantziak: Carlijn Petermeijer

Musika: A Cadre Soleil, NSDOS, Nils Frahm, Camilla Hannan

Argiztapena: Jordan Tuinman

Iraupena: 35 minutos

Basilean sortua 2017ko irailean

DAY «WITHOUT» NIGHT

Koreografia: Ji?í Pokorný

Koreografia laguntzailea: Dominic Santia

Musika: Davidson Jaconello

Argiztapena: Loes Schakenbos

Basilean estreinatuko da 2019ko otsailean

Ballett Theater Basel-en bazkidea Basellandschaftliche Kantonalbank

 


  • Mota Dantza
  • KonpainiaBasileako Antzokiko Balleta
  • Data Maiatzaren 24(e)tik maiatzaren 25(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 24 eta 25: 19:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 / 42 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana