"7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak"

Elorrio Maiatzak 24
Eduki hau partekatu
  • "7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak"

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria?. Berezkoa da?. Ekidinezina da?

Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin  bezala, izaki berriari emango diote bizia;  piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko asmotan.

Alferkeria: txarra. Bekaizkeria, are okerragoa. Harrokeria: kaltegarria. Haserrekeria da laugarren bekatu kapitala. Eta lizunkeria, bosgarrena. Jalekeria eta lukurreria. Bekatuak denak.

«Gizakiaren kontrola bermatzeko sortu ziren bekatuak, eta ez pertsona hobeak egiteko». Txatalak balira bezala, zazpi bekatu kapitalak hartu, eta pertsona bakarrean josi dituzte Iñaki Ziarrusta antzerkigileak eta Atx Teatroko kideek. «Piztia bat sortu dugu, gizaki gupidagabe bat». Umorez, gaiztakeriei buruz gogoeta egin du Atx Teatroak 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak antzezlan berrian. «Bekatu egitea edo gaiztoa izatea bizitzeko beharrezkoa dela atzemango du ikusleak». Satira bat dela dio Ziarrustak, «punk-komedia bat».


Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana