Ivo Pogorelich

Vitoria-Gasteiz Maiatzak 23
Eduki hau partekatu
  • Ivo Pogorelich

Ivo Pogorelich Belgradon jaio zen, 1958an. Musikari baten seme, zazpi urterekin hasi zen pianoa ikasten eta hamabi urterekin Moskura joan zen Musika Bereziko Eskola Zentralean eta gero Txaikovski kontserbatorioan ikastera. New Yorkeko Carnegie Hallen 1981ean debuta egin zuenetik, Ivo Pogorelitxek mundu osoko kontzertu-areto  guztietan lortu du arrakasta bere emanaldiekin. Orkestra garrantzitsu askorekin jotzeko gonbidapenak jaso ditu, esaterako, Berlingo eta Vienako Filarmonikarekin, London Orchestrarekin, Chicago, Filadelfia, Boston eta Los Angeleseko orkestrekin, Nueva York Philharmonic Orchestrarekin eta beste hainbat tokitako orkestra nagusiekin.

Interpretazio zirraragarriek berresten dute bere talentuaren eta adimenaren originaltasuna. New York Timesek hauxe idatzi zuen behin:  "Zehaztasun osoz jo zituen nota guztiak, eta halako sentimenduarekin eta adierazpenarekin jo zituen, non orkestra oso bat zirudien, gure garaia baino 200 urte lehenago jotzen ariko balitz bezala zen". 

EGITARAUA

- Wolfgang Amadeus Mozart (1756 -1791): adagioa si minorrean, KV 540

- Franz Liszt (1811-1856): pianorako sonata si minorrean, S.178

Atsedenaldia

- Robert Schumann (1810 -1856): Estudio sinfonikoak, Op. 13, hil ondorengo bariazioak barne

Theme - Andante

Hil ondorengo bostak


Non

Euskadi, auzolana