"Circo de pulgas"

Barakaldo Azaroak 30
Edukia hau partekatu
  • "Circo de pulgas"

Gure zirku degeneratua: arkakuso bezatuen talde bat, munstroen etengabeko oreka, pizti arraro –beti bestelakoak, besteak–. Erortzeko arriskuaren lilura eta alperreko azalpena: ezin da inola azaldu zergatik inork ez duen trapeziotik jaitsi nahi. Arkakuso zoriontsuak, dagoeneko jauzi egiten ez dugunak; optimista porrokatuak, arkua tenkatzen –one more time, one more time– ituaren aurrean, benetan ote gaude hemen?

Dantza eta antzerkia, nortasun propiodunak, Matarile Teatroren eskutik, Espainiako antzerki garaikidearen erreferentziazko konpainietako bat. 1986an Compostelan Ana Vallés eta Baltasar Patiño bere zuzendarien eskutik sortu zenetik, berariazko estilo eta hizkuntza artistiko propioak garatu izan ditu. 30 urtetik gora eta 30 ikuskizun baino gehiago: denbora horretan eta ikuskizun horien bidez 20 saritik gora lortu ditu Espainiako eta Europako hainbat tokitan.

  • ZUZENDARITZA: Ana Vallés
  • ANTZEZLEAK: Mónica García, Nuria Sotelo, Celeste Gonzalez, Ricardo Santana, Oscar Codesido, Ana Vallés
  • ARGIZTAPENA, ESPAZIO ESZENIKOA: Baltasar Patiño
  • ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEAK: Jacobo Bugarín, Alfonso Míguez
  • JANTZIAK: Matarile Teatro, Naftalina, Bañador de Nuria González
  • EKOIZPENA, KUDEAKETA: Juancho Gianzo
  • IRAUPENA: 90 minutu
  • HIZKUNTZA: Gaztelania

Non

Euskadi, auzolana