"La maldición de los hombres Marlboro"

Basauri Irailak 29
Edukia hau partekatu
  • "La maldición de los hombres Marlboro"

Gizona izatera behartu ninduten, derrigorrezkoa balitz bezala, edo gauza bera dena eta eliminazioz: emakumea ezin izan izatera. Gizon batentzat denik eta zoririk okerrena horixe balitz bezala: emakumea izatea. Eta ikasi egin behar izan nuen zer den gizon izatea, eta ikasi egin behar izan nuen zer den emakume izatea.

Proiektu hau, Isabel Vázquez dantzari eta koreografoaren eskutik datorkiguna, gizonen gaineko hausnarketa, batzuetan dibertigarria, besteetan burlatia, beti hunkigarria, batetik jaiotzen da: zergatik kostatzen ote zaie gizonei horrenbeste beren emozioak erakustea?

Isabel Vázquez

Dantzaria eta koreografoa da Isabel Vázquez, eta Artearen Historian lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean. Sari hauek jaso ditu bere azken lanak, Hora de Cierrek: 2014ko Escenarios Sariketako Dantzari eta Dantza-ikuskizun Onenarenak, 2014ko Andaluziako Antzerki Sariketako Dantza-ikuskizun Onenaren eta Emakumezko dantza-interpretatzaile hoberenarenak, eta 2014ko PAD Sariketako emakumezko interpretatzaile onenarena.

Andaluziako Dantza Zentroan eta London Contemporary Dance Schoolen ikasi zuen, eta Espainiako konpainiarik onenetako batzuetan jardun da; besteak beste, 10&10Danza, Cía. Metros eta L’anónima Imperialen, eta Ramón Oller, Emio Greco eta Nigel Charnocken ekoizpenetan lan egin du.

  • EgileaIsabel Vázquez
  • KoreografoaIsabel Vázquez
  • Zuzendaritza eszenikoaIsabel Vázquez
  • EkoizpenaCoproducción de Festival Internacional de Danza Itálica y Elena Carrascal
  • Musika ZuzendaritzaSanti Martínez
  • Argiztapen diseinuaCarmen Mori
  • Argi teknikariaCarmen Mori
  • AntzezleakDavid Barrera, Baldo Cordero, David Novoa, Arturo Parrilla, Javier Pérez e Indalecio Seura
  • Iraupena65'

 

basauri.eus

  • Mota Dantza
  • KonpainiaExcéntrica Producciones
  • Data Irailak 29
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Social Antzokia
    Nagusia, 2
    Basauri
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Social Antzokia

Non

Euskadi, auzolana