"Erlauntza"

Vitoria-Gasteiz Azaroak 15
Edukia hau partekatu
  • "Erlauntza"

2018ko Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan. 

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...

Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira... Itziar Atienza, Aitziber GarmendiaSara CozarItziar UrretabizkaiaGetari Etxegarai eta Leire Ruiz dira lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.

Erlauntza, Victoria Eugenia Antzokiak, Gasteizko Antzoki Zaharrak eta Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana da Antzerkigintza Berriak programaren barne.

  • Egilea: Kepa Errasti
  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Leire Ruiz, Naiara Arnedo
  • Ekoizpena: Arriaga Antzokia, Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia, Vaivén producciones

Informazio gehiago: Vaivén Producciones

 


Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana