Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Porrota ala garaipena"

Vitoria-Gasteiz Ekainak 13
Edukia hau partekatu
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Porrota ala garaipena"

Robert Treviñok errusiar musikaren aldeko hautua egin du Denboraldia ixteko, eta Alexei Volodin piano-joleari egin dio gonbita abentura honetan bidelagun izateko. Volodin Rakhmaninoven musikaren espezialista da, eta 3. Pianorako kontzertuari lotuko zaio, piano-errepertorioko zailenetakotzat jotzen dena. Patuaren ideia agertuko da gero Txaikovskiren 5. SinfonianHura sortzea gogorra izan zen, eta hainbeste non errusiarrak adierazi ere egin zuen "nire sorgortutako burmuinetik zukutu egin behar" zuela. Haren barruan, Txaikovskik forma sinfoniko handia eta literatura-programa ezkutu bat uztartu zituen eta, tentsio horretatik, baita eslaviar folkloretik eta baleteko lengoaiatik ere, XIX. mende amaierako sinfonia original eta gogoangarrienetako hau sortu zen.

Robert Treviño
Zuzendaria

Alexei Volodin
Pianoa

Egitaraua

S. Rakhmaninov
3. Piano eta orkestrarako kontzertua [39']

P.I. Txaikovski
5. Sinfonia [44']


Non

Euskadi, auzolana