Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Heriotza jauregian"

Vitoria-Gasteiz Maiatzak 30
Edukia hau partekatu
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Heriotza jauregian"

Pablo Ferrandezek utzi egin dio etorkizun oparoko gazte izateari: une honetako biolontxelojole bilatuenetako bat da oraintxe. Gure Denboraldian, haren erakusgarrietako batekin estreinatuko da: Dvoraken Biolontxelorako kontzertua, pasioz jositako partitura bat, Mundu Berriko sinfoniaren justu ondoren konposatua. Ezezagunagoak dira Edward Elgarren sinfoniak. Robert Treviño, baina, konbentzituta dago irismen eta anbizio handiko sorkuntza-lan horien balioaz, eta Orkestraren buru jarriko da 2. Sinfoniari heltzeko (1911). Elgarrek segurtatu zuenez, "nire arima utzi dut hor idatzita". Ordubete irauten duen mihise-lana da, Erdialdeko Europako musikaren trinkotasuna erakusten duena, baina nortasun ingeles batez argi eta garbi.

Robert Treviño
Zuzendaria

Pablo Ferrández
Biolontxeloa

Egitaraua

A. Dvorak
Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua [40']

E. Elgar
2. Sinfonia [53']


Non

Euskadi, auzolana