Hainbat euskal konpainia, Fira Trrega Azokan

Eduki hau partekatu
  • Hainbat euskal konpainia, Fira Trrega Azokan

  • DataIrailak 3
  • Gaia Arte eszenikoak

Urtero Lleidako (Katalunia) Tàrrega herrian egiten den Fira Tàrrega nazioarteko arte eszenikoen azokak 39. urteurrena ospatuko du aurten, eta irailaren 5etik 8ra bitarte izango da. Edizio honetan ere euskal partehartzea nabaria izango da: Hortzmuga eta LaRutan konpainiek eta Itsaso Iribarren eta German de la Rivak osatutako artista bikoteak euren obrak erakutsiko dituzte azokan, pitching saioetarako hautatuak izan diren beste lau konpainiez gain.

Bilboko Hortzmuga konpainiak bere ekoizpen berriena eramango du Tàrregara: Bidaia, harresi eta mugei buruzko gogoeta bat, gure gizartearen patologia berekoietatik irteten diren aktibismo indibidual hutsalen garai hauetan. Irailaren 6, 7 eta 8an eskainiko dute ikuskizuna Parc Ondaran. Bestalde, LaRutan dantza konpainiak Out of the Blue izeneko ikuskizuna eskainiko du: kaleko dantza jorratzen duen bikote-pieza bat da, askatasunez dantzatzeko, deskonektatzeko eta egunerokotasunarekin apurtzeko beharretik jaiotakoa. Hauek Plaça Nations-en eskainiko dute euren emanaldia, irailaren 6, 7 eta 8an. Bi ikuskizun hauek Euskal Teatroa izenpean aurkeztu dira katalogo batean, eta azokan euren informazioa eskuragarri egongo da Basque Performing Artsizeneko standean.

Horiez gain, Itsaso Iribarren eta Germán de la Riva artista bikote nafarraren proposamen berezia ere azpimarratzekoa da. Paseo Urbano izeneko ikuskizuna daramate aurten Tàrregara; performantziarekin lagundutako paseo turistiko bat, non ikus-entzulegoak herria berrezagutuko duen soinuaren, dantzaren eta ibiltzearen bitartez, ikuspegi poetiko eta garaikide batetik. Jarduera ibiltari bat izango da, eta partehartzaileei haririk gabeko entzungailuak emango dizkiete, horietatik hainbat grabaketa eta soinu-giro entzuteko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana