Euskal arte eszenikoak atzerrian, dFERIA Abroad eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

Eduki hau partekatu
  • Euskal arte eszenikoak atzerrian, dFERIA Abroad eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

  • DataAbuztuak 29
  • Gaia Arte eszenikoak

Beste urte batez, arte eszenikoen nazioarteko puntako hainbat jaialditan euskal partaidetza egongo da  dFERIA Abroad, euskal arte eszenikoak atzerrian ezagutarazteko Donostiako dFERIA azokak sortutako leihoaren, eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanari esker. Euskal artistak atzerriko jaialdietan parte hartzen ari dira aurtengo udaberri eta udan.

Brasil, Polonia, Espainia, Argentina eta Kolonbia izango dira aurten helmuga. Izan ere, apirilaren 23an Cielo Raso dantza garaikide konpainiak, Brasiliako Funarte jaialdian hartu zuen parte bere Jardín de Invierno ikuskizunarekin. Maiatzaren 8an, berriz, Kukai Dantza Konpainiak, Oskaraikuskizuna aurkeztu zuen Poloniako Szczecineko Kontrakunkt Festival jaialdian. Uztailaren 10 ean, Marie de Jongh Tenerifeko Mapas merkatuan izan zen Amour lana interpretatzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana