Gerardo Ayok (Basauri) Rosa Maria Garcia Cano saria jaso berri du

Eduki hau partekatu
  • Gerardo Ayok (Basauri) Rosa Maria Garcia Cano saria jaso berri du
sarea

  • DataUztailak 24
  • Gaia Arte eszenikoak

Gerardo Ayok, Basauriko udaleko Kultur Etxe Erakunde Autonomoko zuzendariak, Rosa Maria Garcia Cano saria jaso du aste honetan ‘Arte Eszenikoei lotutako kultur kudeaketagatik’.

Sari hau Civitas Elkarteak eskaintzen du, urtero abuztuan ospatzen den Salamancako Ciudad Rodrigoko Antzerki Jaialdiaren zuzendaria izan zenaren omenez.

Sariak suposatzen duenaz galdetuta, Ayok nabarmendu du “sari honek jende askok pentsatzen duguna berresten duela, hau da, espazio pubikoen kudeaketa administrazioetatik eta kudeatzaile publikoaren lanbidea duin bihurtuz egin behar dela”.

40.000 biztanletik gora ditu Basaurik, eta Ayok zuzentzen duen erakundeak zazpi gune kultural barnebiltzen ditu Basauri guztian zehar. Horretarako sekretua “politikariekin, teknikariekin eta herritarrekin batera lan egitea” dela adierazi du Ayok: “Izan ere, kultura sektorean eta bereziki arte eszenikoetan inbertitzeak hurrengo belaunaldientzako etorkizuna eskaintzea dakar”

Basauriko kultur aretoen arduraduna izateaz gain, Jabego Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiar Sarea zuzendu zuen Ayok 2007 eta 2011 urteen bitartean.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana