Kalerki Antzerki Jaialdia ospatuko da Zarautzen uztailaren 4tik 7ra bitartean

Eduki hau partekatu
  • Kalerki Antzerki Jaialdia ospatuko da Zarautzen uztailaren 4tik 7ra bitartean
    Argazkia: Zarautzko Udala
Sarea

  • DataEkainak 27
  • Gaia Arte eszenikoak

26. edizio honetan hainbat arte diziplina uztartuko dira doakoak izango diren ikuskizunetan.

Uztailaren 4tik 7ra bitartean Zarauzko Kalerki jaialdiaren 26. edizioa ospatuko da aurten. Bertan, adin guztientzako antzerki, dantza, umore edota musika ikuskizunak eskainiko dira musutruk.

Ikuskizun guztiak adin guztiei zuzendutakoak izateaz gain, doakoak izango dira, nahiz eta batzuetan plazak mugatuak izango dira, zehazki, ‘Calor’, ‘Vida’ eta ‘Benditas’ ikuskizunetan. Horietarako, doako tiketak Modelo aretoan eskuratu beharko dira.

Ikuskizunen jatorriari dagokionez, konpainia gehienak euskaldunak izango dira, eta, besteak beste, Keniatik ere etorriko dira.

Egitarau osoa, hemen kontsultagarri:

Uztailak 4, osteguna:

  • 19:00. Hortzmuga Teatroren Jule, Frontoi Txikin.
  • 20:00. Dantzazen Basoa Munoan.
  • 21:30 eta 23:00. Jean Philippe Kikolasen Calor, Torre Luzean.
  • 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelan.

Uztailak 5, ostirala:

  • 19:30. Ereintza Dantza Taldearen Gu Agustina, Frontoi Txikin.
  • 20:00. Manez eta Kobreak, kalez kale.
  • 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelan.
  • 22:30. The Black Blues Brothers, Munoa plazan.
  • 23:30. De Vacasen Tour Vacanal 2019, Frontoi Txikin.

Uztailak 6, larunbata:

  • 18:30. Los Moñekosen We-ding! Munoa plazan.
  • 19:00. Malas Konpañias zirko taldearen Prozak Frontoi Txikin.
  • 20:00. Cie Dé-Chaînée-ren Tout ira bien, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 18:3019:30 eta 20:30. El mono habitadoren Benditas, Larrosategi parkean.
  • 23:00. Iron Skull konpainiaren No sin mis huesos, Munoa plazan.

Uztailak 7, igandea:

  • 18:30. Kalez kale, enzierroa zezen puzgarriekin.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana