Musika Bulegoak eta SAREAk bigarren topaketa ospatu dute, musika euskal antzokietara hurbiltzeko asmoz

Eduki hau partekatu
  • Musika Bulegoak eta SAREAk bigarren topaketa ospatu dute, musika euskal antzokietara hurbiltzeko asmoz
    Argazkilaria: Olga Ruiz
SAREA

  • DataEkainak 24
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

Euskal musikarien eskaintza berriak SAREAren antzoki eta aretoetara eramateko asmoz, iazko lehen topaketaren bide beretik, Musika Bulegoak eta SAREAk topaketa berri bat antolatu dute ekainean Elorrion (Bizkaia). Bilera horren helburu nagusia SAREA osatzen duten areto eta antzokietako programatzaileen eta Euskal Musika eragileen arteko zubiak egonkortzea izan da, bi sektoreak elkar elikatzeko asmoz.

Aurtengo edizioan, musika mota ezberdinetako 44 proposamen aurkeztu dituzte musika industriako ordezkariek. Besteak beste, Oreka TX-en, Xabi Bandiniren, Mikel Urdangarinen eta Joseba Tapiaren ikuskizunak euskal antzokietara eramateko proposamenak jaso zituzten bertan bildu ziren programatzaileek. Proposamen guztien artean eskaintza anitz bat egin dutela nabarmendu dute Musika Bulegoko ordezkariek, izan ere, oreka lortu dute estiloan, publiko motan, genero berdintasunean, …

Ekimen honetan parte hartzeko deialdian 46 proposamen jaso ditu Musika Bulegoak, eta bertatik 44 aztertu ditu. Halaber, Elorrion izandako ‘pitching’ edo aurkezpen laburretan 16 proposamen izan ziren.

“Bigarren edizio honen balorazio positiboa egiten dugu, musika industriaren eta SAREAko antzokien arteko zubiak sendoagoak bihurtzeko balio digulako. Hurrengo urteetan ere bide beretik jarraitzeko asmoa daukagu”, adierazi dute SAREAko ordezkariek.

Musika Bulegoko ordezkariek, berriz, “elkarlanaren garrantzia” nabarmendu dute: “Gaur egun musikaren industrian dugun eskaintza antzokietako programatzaileei hurbildu nahi izan diegu. Horrez gain, bi sektore hauen artean dauden pertsonak ezagutu, aurpegia jarri eta proposamenak lehen eskutik aurkeztu nahi izan ditugu”.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana