Kalekak kale arteetako 25 konpainia baino gehiago hartuko ditu bere 30. edizioa ospatzeko

Eduki hau partekatu
  • Kalekak kale arteetako 25 konpainia baino gehiago hartuko ditu bere 30. edizioa ospatzeko
kaleka.eus

  • DataEkainak 18
  • Gaia Arte eszenikoak

Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak bere urteurrena ospatuko du, KALEKAren eboluzio prozesuan aurrerapausoak emanez.

2016tik aurrera KALEKAko egitura eraldaketa prozesu batean murgilduta egon da, jaialdi baten egituraketa izatetik, kultur eta arte ekoizle esperientziaduna izatera igaroz. Modu honetan, KALEKAk bat egiten du kale arte garaikideen sorkuntzarekin, inguru lokalaren egunerokotasunean oihartzuna eta eragina duten akzioak helburu garrantzitsutzat hartuta. Horrekin prozesu parte-hartzaileekiko arreta handia sortzea lortzen da.

Jaialdiaren eboluzioa bere egituran ikusteaz gain, bere azpi-izenean ere ikus daiteke, kale antzerki jaialdi bat izatetik, mota guztietako kale arteak hartzera igaroz, hau da, bere aukerak areagotu eta jaialdia eta honek hartzen duen guztiari aniztasun handiagoa emanez.

30. urteurren honetan 25 ekintza izango ditugu Italia, Frantzia, Txile, Erresuma Batua, Alemania, Katalunia, Galizia, Toledo, Kantabria eta Euskal Herritik etorrikotako konpainien eskutik. Jarduera guzti hauek uztailaren 18, 19, 20 eta 21ean zehar bananduko dira eta eduki, formatu eta hizkuntza anitzetako keinu-antzerki, dantza, zirkua, clown, esperimentazio espazioa, kabareta, piroteknia, txotxongiloak, instalakuntza proposamenak… eskainiko ditu.

Aurreko urteetan ohitura izan den antzera, KALEKAk hiru lan lerro ezberdinduko ditu horretarako sortutako atalekin: KALEKA Ofiziala, KALEKAz Blai eta KALEKA Scratch.

KALEKA Ofizialak formatu ezberdinak lantzen dituzten konpainia eta kolektiboen lanak batzen ditu. Aurten Lokke, Zanguango, Truca Rec eta Lekittoko Deabruak bezalako konpainia euskaldunak hartuko ditu bere barne, eta baita, Chiara Marchese italiarra eta Txiletik datorren Murmuyo. Kataluniatik Cia Y tú que pintas eta Zero en conducta izango ditugu, Kantabriatik Createctura kolektiboa, Toledoko 7 Bubbles konpainia, Andaluziatik La Nordika eta Galiziatik Sincronacias.

Era berean, edizio berri honetan esperimentazio espazioak ere izango ditugu, aurten Truca Rec eta 7 Bubbles kolektiboen eskutik. Hauetaz gain KAIRÓS “gune doia” izeneko espazio berria ere izango dugu, jarraikortasunezko proposamen bezala mantenduko dena eta urtero espazio honetan haien proposamenak aurkeztera gonbidatuko zaie kolektiboei.

KALEKA Scratchek garapenen edo sorrera prozesuan dauden lanak batuko ditu, kultur agente, artista, ikusle eta abarren arteko sormenezko elkar trukaketa garatzeko espazioak eskainiz. Edizio honetan 20 eskaera aurkeztu ziren atal honetako deialdi zabalera eta horietatik jaialdiak 5 konpainia aukeratuak hartuko ditu, garapen fase ezberdinetan aurkitzen direlarik eta Katalunia, Frantzia eta Euskal Herritik eratorriak.

KALEKAz Blai sekzioak, urtean zehar jaialdiaren presentziak jarraikortasuna izatea du helburu, horretarako bereziki zuzendutako jarduerak sustatuz. Atal honek, beste bi ataletan erakutsitako lanetatik sortutako akzioak proposatzen ditu, herritarren parte hartzeari bideratutako formatu ezberdinetan burututako lanen bidez. Sare hauen ezarpena pizteko, ikastetxe, familia, talde, kultur elkarte, enpresa eta abarrekin lan egiten da formatu anitzen bitartez: entsegu irekiak, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak…eta kasu guztietan, mota ezberdinetako parte hartzeak hartuz.

Atal honen barnean, jaialdiaren garapenean herritarren parte hartzea sustatzeko bideak ere aztertzen dira. Aurten, Euskal Zine Bilerarekin elkarlanean, Iturriotz institutuko ikasleek jaialdia sustatzeko bideoak egin dituzte.

Modu berean, Arropaineko Arragua eta Malekoia txiringitoaren kolaborazio lokalak izango ditugu aurten ere eta baita Uluak antzerkia eta AEIOU animazioak konpainien ekintzak.

Gogoratu beraz, uztailaren 18tik 21era KALEKArekin hitzordu berezia izango duzuela!

KALEKAren 30. urteurreneko informazio gehiago eskuratzeko, jaitsi www.kaleka.eus webgunean aurkituko duzuen prentsa dossierra.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana