Hamabi ikuskizunek osatzen dute2019ko Txotxongilo txoroak programa, zeina uztailaren 7an hastekoa baita

Eduki hau partekatu
  • Hamabi ikuskizunek osatzen dute2019ko Txotxongilo txoroak programa, zeina uztailaren 7an hastekoa baita

  • DataEkainak 11
  • Gaia Arte eszenikoak

Floridako dantzaldiak larunbat honetan hasiko dira, hilaren 15ean, eta irailaren 8ra arte iraungo dute

Titirieando 19

Uztailaren 7an (igandea) hasiko da 2019ko “Txotxongilo txoroak Gasteizen” programa; hamabi konpainiak hartuko dute parte, eta hamabi ikuskizun eskainiko dituzte, horietako bat estreinaldia estatuan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Panta Rhei taldeko arduradun Idoia Ayestaránek aurkeztu dute programa; uztaileko eta abuztuko igandeetan eta irailaren lehenean (igandea) egingo da, gehi bi larunbatetan: uztailaren 13an eta 20an.

Ikuskizunak Hirigune Historikoko eta erdiguneko oinezkoentzako eremuko plaza eta txokoetan eskainiko dira. Aurten ere, ikuskizunak izango dira Arriagako parkean – abuztuaren 18an–, iaz oso balorazio positiboa izan zuen eta.

Txotxongilo teknika desberdinekin egindako 10 ikuskizun aurkeztuko dira: esaterako, Florida parkean kutxatxo eszenikoak jarriko dira, eta bertan hainbat istorio kontatuko, eta, txotxongilo holografikoekin egindako ikuskizuna ere izango da. Horretaz gain, bi ikuskizun ibiltari izango dira hiriaren erdialdean.

Iazko harrera bikaina dela eta, aurten ere gazte eta helduei zuzendutako ikuskizun bat egingo da, Monstrenka aretoan.

Halaber, Hatz txotxongiloentzako antzoki txikien erakusketa izango da Goiuri jauregian. Uztailaren 6an inauguratuko da, jaialdia hastearekin batera, eta familientzako bi lantegi izango ditu, uztailaren 6an eta 8an.

Floridako dantzaldiak

Larunbatean, hilak 15, Floridako dantzaldien programa hasiko da. Larunbat eta igandeetan egingo da, Floridako kioskoan, irailaren 8ra arte, uztailaren 14an (igandea) izan ezik, egun horretan Peñafloridako Kondearen plazara aldatuko baita, Ironman proba dela eta.

Kaldearte-ren balioespena

Kultura zineogtziak Kaltearteren balioespena egin du, bide batez; “ Aurtengo kaldearte erakustaldia jende gehien bildu duen edizioa izan da, arrakasta handikoa eta kalitate artistiko handikoa, zalantzarik gabe.”

Antolatutako ikuskizun guztiak normaltasunez garatu dira, eta berehala agortu ziren Gure Zirkuko 16 saioetarako 4.000 sarrerak. Orobat saldu dira El Mono Habitadoren “Benditas” lanerako eta Maider Zabalegiren kontzerturako sarrera guztiak. Leku mugatuak eta sarrera-prezioa zuten gainerako ikuskizunak % 70 bete ziren. Talde teknikoa dagoeneko lanean ari da 2020ko ekainaren 12tik 14ra arte egitekoa den XV. edizioa prestatzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana