Donostia Kulturak arte eszenikoen udako programazioa aurkeztu du

Eduki hau partekatu
  • Donostia Kulturak arte eszenikoen udako programazioa aurkeztu du

  • DataEkainak 7
  • Gaia Arte eszenikoak

Donostia Kulturak uda honetan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan izango den helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Guztira, 26 ikuskizun izango dira: umorea nagusi den 21 antzezlan, 3 kontzertu, magia ikuskizun bat eta dantza lan bat. Horietatik 2 antzezlan estreinaldiak dira: Txanogorritxotik otso emera eta Losers (galtzaileak), euskarazko lanak biak. Musikaren atalean hiru kontzertu izango dira, horietako bat zarzuela. Ikuskizun guzti hauetarako sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. 

Hemen duzue Victoria Eugenia Antzokiari, Antzoki Zaharrari eta Lugaritzeko Imanol Larzaba aretoari buruzko informazioa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana