Ekintza ezberdinak antolatu dira Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Eduki hau partekatu
  • Ekintza ezberdinak antolatu dira Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Sarea

  • DataApirilak 29
  • Gaia Arte eszenikoak

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu da munduan zehar, eta, egun hori baliatuz, Sarea-ko hainbat antzokiek zein eragile kulturalek programazio berezia antolatu dute egun hauetarako. Dantzaren eguna Unesco-k izendatu zuen 1982an, Dantzaren Nazioarteko Batzordearen eskariari erantzunez, eta apirilaren 29a aukeratzeko arrazoia Jean Georges Noverreren jaioteguna izan zen.

Noverre dantzaren berritzaile eta ballet garaikidearen sortzailea izan zen. Esaterako, Barakaldo Antzokiak dantzari zuzendutako asteburua ospatu berri du. Izan ere, Eva Guerreroren ‘Gorpuztu’ ikuskizun berriaren estreinaldia edota Ikusle Arduratsuen Tailerra izan dituzte aipatutako Bizkaiko hiri horretan. ‘Gorpuztu’n, Garazi Lopez de Armentiaren dantza garaikidea Ainara LeGardonen, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi eta Carla Sevillaren zuzeneko musikarekin uztartzen da. Finean, erlijio ezberdinetan gorputzari ematen zaion erabileraz hausnartzen du ikuskizun honek.

Larunbatean, berriz, dantzan espezializatuta dagoen Mercedes L. Caballero kazetariak Ikusle Arduratsuen Tailerra eskaini zien arte horren zaletuei. Bertan, prozesu komunikatibo gisa Dantza mundura gerturatzeko erraminta berriak eskaini zizkien Caballerok.

Maiatzaren 5ean, Azkuna Zentroan

Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Dantza alfonbra gorrian ekimenaren bitartez. Horretarako, Bizkaiko dantza eskolei parte-hartzera gonbidatu die, koreografia eta beroketa bat egin dezaten. Klase horietan eskola ezberdinetako ehun dantzari baino gehiagok parte hartuko dute.

Aurten Azkuna Zentroa izan da aukeratutako lekua, eragin gehiago izan dezakeelakoan. Haatik, programazioa betikoa izango da, ospakizuna arratsaldeko seiretan hasiko baita ordu erdiko beroketa-barrarekin. 

Barra hauek sarrera nagusian kokatuko dira, plaza Arriqibarren, hain zuzen ere. Ondoren, ikasleak atriora sartu eta bertan egingo dituzte koreografiak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana