Irantzu Azpeitia: Antzerkigintzan, gaur egungo errealitateak eta borrokak islatzen ari dira

Eduki hau partekatu
  • Irantzu Azpeitia: Antzerkigintzan, gaur egungo errealitateak eta borrokak islatzen ari dira
    Aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak batuko dira Aulestin. Argazkia: Ainhoa Resano
EiTB

  • DataApirilak 23
  • Gaia Arte eszenikoak

Urtero bezala, hamalaugarrenez, Artedrama arte eszenikoen plataformak aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak batuko ditu Aulestin Pazko Astean. Irantzu Azpeitia kidearekin hitz egin dugu.

Hamalaugarren aldiz egingo dute Aulestin, apirilaren 22tik 27ra, Artedrama Euskal Laborategia, arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea. Astelehenetik larunbatera, ikastaro trinkoak eta antzezlanak eskainiko dituzte Bizkaiko herrian, “aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat”.

Ikastaro trinkoetan (astebetean bukatu ziren plazak, 48 orduko ikastaroetarako), Laida Azkona, Laura Penagos, Getari Etxegarai, Estitxu Zaldua eta Iraia Elias irakasleek begiratzeko moduari, gorputza eta ahotsa trebatzeko moduari, istorioak sortzeko moduari, espazioarekin jarduteko moduari eta musika eta erritmoari buruzko jakingarriak partekatuko dituzte.

Gainera, antzerki giroan, iluntzeetan antzezlanak ikusteko parada izango dute antzerkiaren kosmos horretako biztanle eta bisitariek egunero, astelehenetik larunbatera. Aurten, emakumea ardatz duten zortzi ikuskizun programatu dituzte arduradunek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana