XIV. ArteDrama Topaketa ospatuko dute Aulestin apirilaren 22tik 27ra bitartean

Eduki hau partekatu
  • XIV. ArteDrama Topaketa ospatuko dute Aulestin apirilaren 22tik 27ra bitartean
Sarea

  • DataApirilak 5
  • Gaia Arte eszenikoak

Hasi berri dugun apirilak, urtero urtero ilusioz itxaroten dugun hitzordua dakar: prest dago Aulestiko (Bizkaia) Artedrama Topaketen XIV. edizioa.

Apirilaren 22tik 27ra, Bizkaiako herri txiki honetan, emakumea ardatz duten 8 ikuskizunez osatutako programa antolatu dute.

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea.

Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenen arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 5 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta matrikula 450 €koa (lotarako lekua eta otorduak barne).

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana