dFERIAk kale antzerkia programatuz ospatuko ditu 25 urteak

Eduki hau partekatu
  • dFERIAk kale antzerkia programatuz ospatuko ditu 25 urteak

  • DataOtsailak 26
  • Gaia Arte eszenikoak

Gaur, otsailak 26, dFERIAk 25. urteurrena ospatzeko programatu duen Kale Antzerkia aurkeztu du, martxoaren 9an eskainiko dena. KALE ARTEan izeneko ikuskizuna Alderdi Eder, Boulevard, Konstituzio plaza eta Bretxako merkatuaren inguruan izango da,  publiko guztientzako egokia eta doakoa izango da.

Guztira bederatzi ikuskizun izango dira, bakoitza birritan emango da, 16:30 eta 19:00etan hasita, ahalik eta ikus-entzule gehiengana iristeko. Dantza garaikidea 2018ko kale-ikuskizun onenarekin (Ertzaren Meeting point), Naoto Okada yoyo jolaseko mundu-txapelduna, umorea, akrobaziak, barra-dantza, zirkua eta sua, Donostiako kaleak kolorez eta artez betetzeko. Programazio osoa

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana