Euskal programatzaileen ordezkaritza zabala, Gijoneko Feten azokan

Eduki hau partekatu
  • Euskal programatzaileen ordezkaritza zabala, Gijoneko Feten azokan
  • Euskal programatzaileen ordezkaritza zabala, Gijoneko Feten azokan
Sarea

  • DataOtsailak 26
  • Gaia Arte eszenikoak

Feten-ek, Umeentzako Arte Eszenikoen Europar Azokak, ateak itxi berri ditu bere XXVIII. edizioa bukatuta. Programatzaile euskaldunen presentzia bereziki handia izan da aurtengoan, urte luzeetan SAREAk azoka horretan izan duen ordezkaritzarik zabalena lortuz.

Gijonen (Asturias) urtero ospatzen den azokak haurrentzat bideratutako arte eszenikoen ikuskizunen erakusleiho bezala balio die arlo horretan lanean diharduten programatzaileei. Modu horretan, bertaratutako SAREAko Batzorde Artistikoko kideek otsailaren 16tik 22ra bitartean eskainitako ikuskizunak aztertu ahal izan dituzte.

Aipatutako ikuskizunen artean hainbat euskal produzkio izan dira. Kaleko ikuskizunei dagokienez, Ados Teatroak ‘Susurradores’ antzezlana aurkeztu du, Ganso&Cia-k ‘Babo Royal’ eta Hortzmuga-k, berriz, ‘Jule’.

Aretoetako produkzioei dagokienez, Panta Rhei konpainiak ‘NOA UyUyUy!!! bere azken lana aurkeztu berri du publikoaren aurrean, eta Gorakadak, bere aldetik, ‘Ulisesen Bidaia’ aurkeztu du, zeinak Feteneko Ikuskizunik Onena saria irabazi du.

Gainera, nahiz eta ez den euskal produkzioa, La Baldufa konpainiak ‘Mi Padre es un Ogro’ antzezlana aurkeztu du, Jokin Oregi euskal zuzendari sarituaren eskutik.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana