65 herrialdetako ia 800 proposamenek parte hartu dute Act 2019 deialdian

Eduki hau partekatu
  • 65 herrialdetako ia 800 proposamenek parte hartu dute Act 2019 deialdian
ACT Jaialdia

  • DataOtsailak 7
  • Gaia Arte eszenikoak

ACT Nazioarteko Eszena Berritzaileen XVI. Jaialdia oparoa izango da. Ez bakarrik 2019ko ardatza arriskua izango delako, aurten 778 proposamen oso desberdin jaso baititugu, 65 herrialdetatik etorriak, Georgiatik Hego Afrikara, nazioarteko joera eszenikoen panoramika osatzen dutenak. Hamasei urtez jaialdia egin eta abangoardiako artistak programatzen aritu ondoren, aurten jauzi kualitatiboa izan da jaialdirako, lehen heltzen ez ginen herrialdeetako artistengana iristea lortu baitugu eta beste urte batzuk baino askoz proposamen gehiago jaso baititugu. Aukeraketa prozesua, beraz, oso zorrotza izango da,  kalitate- eta originaltasun-irizpideen araberakoa, beti bezala, eta azkenean, lehiaketan parte hartuko duten dozena bat pieza hautatuko dira soilik.

Parte hartzen duten konpainia gehienek espainiarrak izaten jarraitzen dute, eta jarraian Alemania, Argentina, Frantzia eta Italia daude. Gainera, Euskadiko konpainien parte hartzea handitu egin da, 26 proposamenekin, iazko bikoitza.

Azken urteotako joera dantza-proposamenen gorakada izan da, eta aurten, berriz,ere genero horretako 291 proposamen daude. Hala ere, ACT-etik hainbat lengoaiarekin artista eszenikoak erakartzea bilatzen genuen, ahalik eta   jaialdi askotarikoena programatzeko. Aurten, beste genero batzuetako proposamenak handitzea lortu dugu, testu-antzerkiko 116 lan, 140 performance eta 81 antzerki fisiko/zirkoko. Gainerako proposamenak beste batzuk bezala kalifikatu dira, eta gehienak hibridoak dira.

ACT Nazioarteko Eszena  Berritzaileen Jaialdia maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean ospatuko da Guggenheim Bilbao Museoan, Kafe Antzokian eta Teatro Barakaldon. Jaialdiaren XVI. edizioa 2019ko udako denboraldia irekitzeko eta nazioarteko joerak ikusteko ezinbesteko hitzordua izango da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana