SAREA Txosten Estatistikoa 2017

Eduki hau partekatu
  • SAREA Txosten Estatistikoa 2017
Sarea

SAREA-ren partaide diren antzoki eta aretoen jardunaren jarraipena egin asmoz, aipatutako erakundeak Txosten Estatistikoa izena duen dokumentua lantzen du urtero. 2018koa prestatzen den heinean, 2017koa kontsultatu ahal da dagoeneko.

Bertan, SAREAren antzokiek urtean zehar burututako jarduerak aztertzen dira. Aztergai dauden aldagaiak hurrengoak dira: Kontratazio gastuak, Diru-bilketa, Emanaldi kopurua eta Ikusle kopurua.

Aipatutako aldagaiak hainbat ikuspuntutatik neurtzen dira, esaterako, antzokiaren formatua, udalerriaren tamaina, generoa, hizkuntza, konpainiaren jatorria edota ikusle mota.

Modu horretan, azken urteetako bilakaera nolakoa den ezagutu eta urtez-urteko argazki erreala izatea ahalbidetzen du aipaturiko Txosten Estatistikoak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana