SAREAk urteko azken Osoko Bilkura ospatu du Santurtzin

Edukia hau partekatu
  • SAREAk urteko azken Osoko Bilkura ospatu du Santurtzin
Sarea

  • DataAbenduak 12
  • Gaia Arte eszenikoak

Hurrengo hilabeteetarako erronkak zehaztu eta aurtengo balorazio amankomuna egin asmoz, SAREAk urteko azken Osoko Bilkura ospatu zuen Santurtziko Casa Torre Jauregian.

Bertan EAEko Antzokien Sarea osatzen duten antzoki eta aretoetako hainbat ordezkari izan ziren, eta, besteak beste, euskal eta kanpoko sorkuntza berriekin osatutako Katalogo Gomendatu aaurkeztu zitzaien, Batzorde Artistikoak eginiko balorazioekin.

Horien gainean hitz egin ostean, kultur teknikari eta programatzaileek Big Dataren gaineko prestakuntza saioa jaso zuten Deustuko Unibertsitateko Alex Rayon irakaslearen eskutik. Bertan, erabiltzaileek sarean uzten dituzten informazio arrastoak kultur esparruan nola identifikatzen diren azaldu zien Rayonek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana