Alex Rayn: "Uste dut Kulturaren munduak oso gutxi landu duela audientzien mundua"

Edukia hau partekatu
  • Alex Rayn:
Sarea

  • DataAbenduak 12
  • Gaia Arte eszenikoak

Joan den azaroaren 29an Santurtzin (Bizkaia) ospatutako SAREAren 2018ko azken asanbladan, bertaratutako programatzaileek Big Data-ren gaineko formakuntza jasotzeko aukera izan zuten. Big Data-k mundu digitalean uzten ditugun aztarnak ikertzen dihardu, gure gustuak, zer egiten dugun, nola, zer kontsumitzen dugun, zein den tendentzia eta kontzeptu ezberdinen inguruko informazioa osatzeko.

Kultur munduan horrelako neurketek izan ditzaketen eraginaren berri emateko asmoz, Alex Rayon Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan zen gurekin. Hona hemen egin genizkion galderak:

Zelan aplikatu ahalko litzateke Big Data delakoa kulturaren arloan?

Logikoki, datuen mundu honetan gehien kuantifikatu edo zenbatu daitezkeenak audientziak izango lirateke, hau da, kulturarekiko nolabaiteko interesa eduki dezakeen ororen gustuak eta interesak. Jendeak bere lehentasunak uzten ditu sarean, eta horiekiko datu asko daude eskuragarri, beraz, esan genezake kapazak izan gaitezkeela audientzia ezberdinak bereizteko.

Nik, adibidez, lan asko egiten dut BBK Live jaialdiarentzat, eta saiatzen garena da jendeari gustatzen zaion hori ulertzen, modu horretan bere nahi eta interesentzako eskaintza egoki bat prestatu dezakegulako.

Big Datarekin normalean sektore ekonomikoan egin izan ohi denaren aurkakoa egiten dugu. Izan ere, eskaintza bat egin eta jendeak nola erantzuten duen ikusi beharrean, lehenik eta behin datuak aztertzen ditugu eta horren araberako produktua egokitzen dugu.

Zeintzuk uste duzu direla eduki kulturalen kudeatzaileentzako eskaera ohikoenak sektore honetan?

Nire ustez, beren proiektuenganako interesa areagotzea izan beharko litzateke lehentasun nagusiena, edo beste era batera esanda, nola lortu jendea areto edo antzokietara joatea. Uste dut kulturaren munduak oso gutxi landu duela audientzien mundua, beraz, agian, hori izan daiteke mota honetako kudeatzaileei arreta gehien pizten dien arloa

Orduan, zein aukera eskaintzen ditu Big Datak sektore honetan?

Ia-ia bezeroen bizitza-ziklo baten ikuspuntutik ikusita, horien atzemate, fidelizazio eta kulturarekiko utzikeriaren arrazoiak aztertzeko aukera ematen digu. SAREAko kudeatzaileei eskaini diedan formazioan nik galdetu diet: zergatik utzi dut nik antzerkira joateari? Agian ez didazuelako nire gustuetara egokitutako eskaintza pertsonalizaturik izan, ezta?

Zure galderari erantzunez, Big Datak aurrez aipatutako atzemate, fidelizazio, utzikeria eta itzulkinaren zergatiak ezagutzeko balio ahal digu. Interneten datu asko dago, eta horrek asko lagundu gaitzake bezeroarekin daukagun harreman hori hobetzeko.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana