SAREA Valladoliden ospatzen den Mercartes azokan izan da

Edukia hau partekatu
  • SAREA Valladoliden ospatzen den Mercartes azokan izan da
Sarea

  • DataAzaroak 19
  • Gaia Arte eszenikoak

Duela zazpi urte hasi zenetik, edizio guztietan izan dira bertan euskal arte eszenikoetako ordezkariak.

SAREA Euskadiko Antzoki sarea Valladoliden ospatu den Mercartes arte eszenikoen azokan izan da beste urte batez. Azaroaren 7tik 9ra bitartean, SAREAko arduradunak Eusko Jaurlaritzak muntatutako stand-ean izan dira sektoreko beste hainbat lankiderekin batera.

Zazpigarren edizioa ospatu du Mercartesek aurtengoan, eta sorreratik izan dira bertan euskal arte eszenikoen ordezkariak. Besteak beste, sektorearen ikusgaitasuna hobetzeko aukera paregabea dela nabarmendu dute SAREAko arduradunek, arlo horretan lanean dabiltzan profesionalekin harremanak estutzeko baliatu daitekeelako.

Aurten, berritasun modura, SAREAk Mercartes-en programazioaren barruan dauden ekintzetan izan da, azokan bisitariei eskaintzen zaizkien Gidatutako Ibilbideetako parte izan baita.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana