Musika Bulegoak eta SAREAk bien arteko lehen topagunea ospatu berri dute

Edukia hau partekatu
  • Musika Bulegoak eta SAREAk bien arteko lehen topagunea ospatu berri dute

Sarea

  • DataUrriak 24
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

SAREAko programatzaileek Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Korrontzi, Iñaki Salvador edota Buffalo taldeen proiektu berrien berri izan zuten

Musika Bulegoak eta SAREAk bi erakundeen lehen bilera sektoriala ospatu dute Elorrion (Bizkaia). Bilera horrek musikagileen eta SAREA osatzen duten 62 areto eta antzokietako programatzaileen arteko zubiak egonkortzea izan du helburu, elkar ezagutza sustatu eta bi sektoreak elkar elikatzeko asmoz.

Topagune horretan, musika sektoreko eragileek beren ikuskizunak aurkeztu dizkiete areto eta antzokietako programatzaileei, espazio horietan musikaren presentzia areagotzeko helburuarekin. Ekimen honetan parte hartzeko deialdian 62 proposamen jaso ditu Musika Bulegoan, eta bertatik 59 aztertu ditu. Halaber, Elorrion izandako ‘pitching’ edo aurkezpen laburretan hamalau proposamen izan ziren, besteak beste, Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Korrontzi eta Xabier Amuriza, Iñaki Salvador edo Buffalo artisten proiektu berriak.

“Egitasmoaren balorazio baikorra egiten dugu eta espero dugu etorkizunean lehen esperientzia honek jarraipena izatea, batzuetan urruti sentitu izan garen bi sektoreren elkar ezagutza bultzatzeko”, adierazi dute SAREAko ordezkariek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana