Hogei ikuskizun baino gehiago Durangoko San Agustin kultur guneko udazkeneko programan

Edukia hau partekatu
  • Hogei ikuskizun baino gehiago Durangoko San Agustin kultur guneko udazkeneko programan
    "Txerriboda"

  • DataIrailak 13
  • Gaia Arte eszenikoak

Iraila hasierarekin batera, Aitziber Irigoras Durangoko Alkateak eta Arantza Arrazola San Agustin Kultur Guneko Koordinatzaileak San Agustin Kultur Guneko 2018ko udazkeneko programa aurkeztu dute.

Irailaren 23tik abenduaren 30era guztira 21 ikuskizun ospatuko dira 17 konpainiaren eskutik. Programazioa era askotarikoa (antzerkia, dantza, musika eta zirkoa) eta publiko guztiari zuzenduta dago.

Ikus-entzuleek, beste batzuen artean “Rezagados” bezalako estreinaldia, nazioarteko mailako magia ikuskizuna edota urtero Birminghamen egiten den Be Festival antzerki festibalaren barruan eskainiko diren Europako urteko hiru lanik aipagarrienaz gozatzeko aukera izango dute. Halaber, lau hilabete hauetan zehar, San Agustin Kulturgunean XXIX Hamabostaldi Musikala edota familiei zuzendutako ikuskizunak eskainiko dira, azken haun artean nabarmantzekoa da haurrei zuzendutako “Max Txikia Arena en los bolsillos”. Ekintzaz beteriko Durangoko Azoka edota Gabonetako Zirkoa ere ez dira faltako. Aurten gainera, aurreko edizioetan lortutako arrakasta ikusita, zirkoa 4 egunetan zehar egingo da, abenduak   27, 28, 29 eta 30, alegia.

Programazio osoa

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana