ZER DA SAREA

Euskal Antzoki SAREA 1993. urtean sortutako erakunde arteko izaera duen entitatea da, non Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Foru Aldundietako Kultura Sailek eta sarearen kideak diren antzokien eta aretoen titularrak diren udalek parte hartzen baitute.

Kalitatezkoa eta interesekoa den arte eszenikoetako programazio egonkorra koordinatzea, bultzatzea eta hedatzea da SAREAren helburu nagusia, horretarako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatuz eta publikoa sortuz arte eszenikoetako esparruan. Xede horrekin, topagunea eta elkarrizketa foroa, informazio-iturri fidagarria eta eraginkorra, eta gune eszeniko publikoen barne eta kanpo koordinazio-tresna izan nahi du SAREAk.

Gaur egun, titulartasun publikoko 61 antzokik eta aretok osatzen dute SAREA, eta hiru euskal hiriburuetan zein Euskadiko Autonomia Erkidegoko 48 udalerritan dago presente.

Informazio, aholkularitza eta koordinazio lanak aurrera eramateko, ikuskizun eszenikoen bi katalogo ditu SAREAk:

-Euskal eskaintza eszenikoaren katalogoa: euskal konpainia profesionalek ekoiztu dituzten eta programatu daitezkeen antzerki eta dantza ikuskizun programagarri guztiei buruzko informazioa jasotzen da katalogo honetan.

 

-Obra gomendatuen katalogoa: aldez aurretik SAREAko Batzorde Artistikoak aukeratu dituen edozein jatorritako konpainia profesionalen antzerki eta dantza-lanak jasotzen ditu katalogo honek. Aukeraketa hori kalitatezko, intereseko, aniztasuneko, gaurkotasuneko eta orekazko irizpideak jarraituz egin ohi da. Katalogo horretan, ikuskizunari buruzko informazioaz gain, Batzorde Artistikoaren iruzkin baloratiboa egongo da eskura.

Euskal eskaintza eszenikoaren katalogoa:

Euskal eskaintza eszenikoaren katalogoan ikuskizun bat sartzeko, eskuragarri dagoen eskaera-fitxa bete eta posta elektronikoaren bitartez bidali beharko dio konpainiak, bertan eskatzen den dokumentazio gehigarriarekin batera, SAREAko koordinazio-bulegoari sarea@ikerpartners.com). Ikuskizunak beharrezko irizpideak betetzen dituela bulegoak egiaztatuz gero, katalogoan sartuko da.

 

Obra gomendatuen katalogoa:

SAREAko antzokietako programatzaileek osatutako Batzorde Artistikoak, Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Estatuko merkatuan ekoiztutako ikuskizunei jarraipena egin ohi die, azken kasu honetan, batez ere, arte eszenikoetako estatu mailako azoketara hurbilduz. Obrak ikusi ondoren, gomendatutako obren katalogoa osatuko duten ikuskizunen aukeraketari ekiten zaio. Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpoko konpainiek SAREAko koordinazio-bulegoari (sarea@ikerpartners.com)bidal diezazkiokete haien proposamenak, eskuragarri dagoen fitxa bete ondoren. Behin fitxa jasota, Batzorde Artistikoak eskaera ebaluatuko du, proposamenari jarraipena egiteko eta Katalogo Gomendatuan sartzeko aukerak aztertzeko.

Consulta los resultados y actividad de la red pública vasca de teatro

Euskadi, auzolana