Ana Capilla

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Ana Capilla
  • Ana Capilla
  • Ana Capilla

Sortzaile bisual honek performancea, inprobisazioa eta interpretazioa biltzen ditu, mugimenduaren hizkuntzaren bidez. Huelvan jaio zen eta Jerez de la Fronteran, flamenkoaren sorlekuan, eman zuen haurtzaroa. Dantza klasikoan tituluduna da. Dantza garaikidea ikasi zuen Madrilgo kontserbatorioan. Ondoren, yogako prestakuntza osatu zuen.

2013an, bere lehen soloa egin zuen, Taupadarekin, Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka programaren baitan. Ondoren, Krego-Martín Danza konpainian sartu zen, Spaceko Zarama ikuskizunerako. Oraindik ere, ikuskizun hori egiten jarraitzen dute.

2014an, Tránsito´s bideodantza egin zuen. Lan hori Stockholmeko ScreenDance Festival eta Rio de Janeiroko Dançaem foco – Festival Internacional de Vídeo & Dança 2015 jaialdietan aukeratu zuten.

2105ean, Zigor Moreno ikus-entzunezko sortzailearekin lankidetzan jardun zuen, Apnea proiektuan. Ikus-entzunezko ikuskizun poetiko eszenikoa zen.

Gaur egun, zenbait sortze-lanetan murgilduta dago beste artista batzuekin.

Feedback, Kike Mora musikari eta konpositorearekin. Work in progress-en aurkeztu zuten, Bilboko Az zentroan eta Barakaldoko antzokian, besteak beste. 2016ko ekainean, La Fundición aretoan estreinatu zuten. Basati, dantza garaikideko duoa, Julia Färberrekin. Lan horrek egonaldia izan zuen Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, eta 2016ko Umore Azokan estreinatu zen.

Sartu-irtenak egiten ditu espazio ez-konbentzionaletan, Transito´s in Walk performancearekin, eta parte hartzen du Algortako 2015eko Gart jaialdian, Subir 100 escaleras proiektuan, BilbaoArten 2015eko ate irekien programaren baitan, Okela sormen-lantegian eta Bilboko 2016ko BLV Art jaialdian.

Bestalde, Markeliñe konpainiako dantzarietako bat da produkzio berrirako, eta irakasle jarraitzen du Bilboko eta inguruko zenbait lekutan.


Euskadi, auzolana